JADA EZAGUTZEN GAITUZU?

Bete inprimakia eta bihurtu zaitez bazkide



Oraindik bazkide izatearen abantailak ezagutzen ez badituzu…

Zergatik izan bazkide?

eusBIOTEK-eko bazkide bezala, aktiboki parte hartu ahal izango duzu antolatzen dugun edozein jardueratan. Zientziaren dibulgazioa eta Espainiako zientzialarien egoera hobetzea interesatzen bazaizu, hau da zure Elkartea


Horretaz gain, beste era batean lortuko ez zenituzkeen abantaila batzuk izango dituzu:

1. Batzar eta bilera guztietara joan ahal izatea

Horrela, egin beharreko jarduerei buruzko zure iritzia eman ahal izango duzu, baita Espainako Zientziarekin, bereziki Bioteknologiarekin, zerikusia duen edozein gairi buruzko iritzia eman ere.


2. Beherapena gure ordaintze-jarduera guztietan

Beherapenak lortuko dituzu gure ordaintze-jarduera guztietan, batzuk erabat doakoak izatera iritsiz.


3. FEBiotec-en lan-poltsan sartzea

Estatu mailan eskaintzen diren lan, doktoretza eta praktika eskaintza guztietarako sarrera izango duzu.


4. Beherapena FEBiotec-ek antolatutako kongresuetan

Bazkide izateagatik, prezio murriztua ordaindu ahalko duzu BAC, BioNorth eta INVINOTEC bezalako kongresu zientifikoetara joateko.

Oraindik ez al dituzu ezagutzen FEBiotec-ek antolatutako kongresuak? Egin klik irudietan!

Zaragozako 2020ko Bioteknologiaren Urteko Kongresua
Ardoaren Bioteknologiaren Kongresu Nazionala

Espainiako Iparraldeko Bioteknologoen Ttopaketa

5. Estatu mailan FEBiotec-ek ordezkatua izatea

Sektore bioteknologikoan lan egiten duen profesional gisa, FEBiotec-ek zure interesak edozein erakunde publiko edo pribaturen aurrean defendatzeko lan egingo du.


6. Zure kontaktuen sarea zabaltzea

eusBIOTEK-eko bazkide izateak aukera ematen dizu arlo zientifikoarekin zerikusia duten Espainiako edozein tokitako pertsonak ezagutzeko. Ezinezkoa da jakitea etorkizunean non tokatuko zaizun egonaldiak, praktikak edota lan egitea. Hortaz, leku guztietako jendea ezagutzea ez dago batere soberan!


7. Beherapenak FEBiotec-ekin hitzarmena duten erakundeetan

%15 Science4Youk eskainitako prestakuntza-ikastaroetarako matrikulan

%20 Science4You produktuetan

%10 EPHOS prestakuntza-programetan

%20 ALITER-en bioteknologia alorreko prestakuntza-programetan

%20 IUCT espezializazio-programetan

%10 IUCT masterretan