ZURE IKASTETXEKO IKASLEEK BIOTEKNOLOGIAREN MUNDUA LEHEN ESKUTIK EZAGUTZEA NAHI DUZU? LABORATEGI BATEAN LAN EGITEN IKASI DEZATEN?
ORDUAN JARDUERA HAU INTERESATZEN ZAIZU
Biotechnofarm Bioteknologoen Espainiako Federazioak (FEBiotec-ek) berau osatzen duten Elkarteekin lankidetzan antolatzen duen zientzia dibulgazioko tailerra da. Elkarte horien artean aurkitzen gara gu, eusBIOTEK. Tailerrak DBHko 4. mailako eta Espainiako Batxilergoko ikasleei Zientzia gerturatzea du helburu, bereziki Bioteknologia.
Biotechnofarm hiru jarduera nagusitan banatzen da:
1. Lehenengo saioa: eusBIOTEK-eko kideek Ikastetxe bakoitzeko ikasleei hitzaldi bat emango diete, Bioteknologiaren alderdi garrantzitsuenak azaltzeko. Hitzaldia bukatzean, ikasle bat edo bi aukeratuko dira ikasle-hazien ikastaroan parte hartzeko.
2. Ikasle-hazien ikastaroa: aukeratutako ikasleak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU-ko) laborategietara eramango dira. Hor laborategi batean nola egiten den lan eta pare bat esperimentu irakatsiko zaizkie.
3. Bigarren saioa: azken saio hau Ikastetxean egingo da, non ikasle-haziekin egin ziren esperimentu berdinak egingo diren. Saio honen ezaugarririk garrantzitsuena da ikasle-haziek gidatuko dituztela gainerako ikaskideak esperimentuak egiten dituzten bitartean; eusBIOTEK-eko kideek, berriz, guztia behar bezala egiten dela gainbegiratuko dute.
Biotechnofarm ekintzari buruzko informazio gehiago aurki FEBiotec-en webgunean.