Bioteknologoa ez banaiz, bazkide izan naiteke?

Bai noski! Nahiz eta eusBIOTEK gehienbat Bioteknologoez osatuta egon, Biokimika, Biologia eta Ingeniaritza Kimikoko pertsonak ere badaude. Baldintza bakarra Bioteknologia interesatzea da, eta hortaz, edozein profil da ongi etorria!

Ikaslea izan behar dut bazkide izateko?

Ez, edozein pertsona, ikasle zein profesionala izan, bazkide izan daiteke.

Ez naiz Euskadikoa baina hemen bizi naiz, eusBIOTEK-eko bazkide izan naiteke?

Jakina! eusBIOTEK-eko bazkidetza ez dago inorentzako mugatuta. Zientzia-lanbideek, askotan, eskatu egiten dute herrialdeko hainbat kokagunetan ikasten, lan egiten edo praktikak egiten zenbait urte igarotzea. Horregatik, zaren tokikoa zarela, ongi etorria zara!

Zenbat ordaindu behar da bazkide izateko?

eusBIOTEK-eko kide izateko urteko kuota soilik 10 eurokoa da. Graduko lehen mailako ikaslea izanez gero, lehenengo urteko kuota doakoa da.

Nola egin naiteke bazkide?

eusBIOTEK-eko bazkide egin zaitezke hemen aurki dezakezun inskripzio-inprimakia betez.

Jada bazkide naiz. Nola berritzen dut bazkidetza?

Bazkidetza urtero berritzen da, otsaila eta apirila artean. Berrikuntza hori Zuzendaritza Batzordeak planteatu du, elkartearen postaren bidez.

eusBIOTEK-eko bazkide banaiz, FEBiotec-ekoa ere banaiz?

Bai, FEBiotec-eko (eusBIOTEK bezalako) Elkarte Kide bateko bazkide izatean, zuzenean FEBiotec-eko bazkide bihurtzen zara.

Bazkide izan behar dut antolatzen dituzuen jardueretan parte hartzeko?

Orokorrean, antolatzen ditugun jarduera gehienak publikoak dira, eta edonor joan daiteke. Hala ere, badira izaera pribatuko jarduerak, elkarteko bazkideentzat soilik antolatzen ditugunak.

FEBiotec-en beste Elkarte Kide batera lekualdatzea eska dezaket?

Jakin badakigu gerta daitekeela zure bizitza profesionalean zehar beste Elkarte Kide bat aktibo dagoen leku batean bizitzen egotea; edota eusBIOTEK-eko kide izatea bere garaian zure autonomia-erkidegoan ez zegoelako Elkarte Kiderik. Horregatik, bai, posible da lekualdatze bat eskatzea.
Lekualdaketa bat eskatzeko, FEBiotec -ekin harremanetan jarri behar zara.

Eska dezaket eusBIOTEK nire Ikastetxera etortzea zientziari buruzko hitzaldiak ematera?

Bai noski! Agian interesatuko zaizu Biotechnofarm izeneko institutu eta ikastoletan urtero egiten dugun dibulgazio zientifikoko jarduerari begiratu bat ematea. Halaber, gurekin harremanetan jar zaitezke eta mezu bat bidali.