Zer da eusBIOTEK?
eusBIOTEK (Asociación Vasca de Biotecnología/Euskal Bioteknologia Elkartea) Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bioteknologiako Graduko ikasleen lanetik sortu da. Ofizialki 2017an sortua, elkarteak Bioteknologia sektorearen egoera sozio-ekonomikoa sustatzea eta hobetzea du helburu nagusi. Hori dela eta, eusBIOTEK-ek Bioteknolgia den interes komuna duten ikasleak eta profesionalak ordezkatzeko eta biltzeko asmoa du. eusBIOTEK-en funtsezko hiru zutabeak ondorengoak dira: prestakuntzaren hobekuntza, mundu profesionalean integrazioa eta dibulgazioa egitea ezagutza zientifikoa gizarte osoarentzako eskuragarria izan dadin. Hori dela eta, elkarteak mota guztietako ekitaldiak antolatzen ditu: prestakuntza-hitzaldiak, zientzia-dibulgazioko tailerrak, etab.

Familia handiagoa gara
eusBIOTEK Espainiako Bioteknologoen Federazioko (FEBiotec-eko) Elkarte Kidea da. FEBiotec, eusBIOTEK-ez gain, Espainia osoan zehar banatutako beste 10 Elkarte Kidez osatuta dago.


