
Zientzia Astea jarduera zientifikoz betetako astea da, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) antolatuta. eusBIOTEK-etik Zientzia, eta bereziki Bioteknologia, mundua ulertzeko jakin-mina duten pertsona guztiei hurbiltzeko helburua dugu. Horregatik, aktiboki parte hartzen dugu ekitaldi honetan: eusBIOTEK-en stand bat aurkituko duzu Bilboko Bizkaia Aretoan urtero egiten den Zientzia Astean.
ZER EGITEN DUGU?
ZIENTZIA DIBULGAZIOA
TXIKIENENTZAKO JOLASAK
ESPERIMENTUAK
Ekitaldiaren inguruko informazio gehiago aurkituko duzu Zientzia Astea-ren webgunean.